Pelikula honetan argi adierazten da bi pertsonaia hauen arteko maitazuna, baina erlazio honen erdian pertsonai bat agertzen da hauen amodioa ostopatzen. Nahiz eta Tristanen osaba izan, amodioak mugak gainditzen dituenez Tristan eta Isoldak haien harremanak iskutuan izaten jarraitzen dute.
Dirudi rol hauek pelikuletan bakarrik ematen direla, baina egia esan gure eguneroko bizitzan edozein testuingurutan ematen dira.
Banuen lagun bat, neska zena oso ondo eramaten genuela elkarrekin. Dena kontatzen nion eta gure harteko konfiantza izugarrizkoa zen. Ostiralero joaten ginen buelta bat ematen (bakarrik lagunak ginen. Argi gera daiten...).
Halako egun baten nire lagun batekin zegoela esan zidan. Ni asko poztu egin nintzen nire bi lagun elkarrekin zeudelako eta ez dakit, iluzioa ematen zidan.
Inoiz ez nuen pentsatu gertatuko zena. Nire lagunak, mutilak, txarto ikusten zuen neska nirekin ostiralero egotea. Ez zitzaion gustatzen genuen konfiantza... etab. Eta tontakeria horregatik gaur egun neskaren eta nire arteko harremana apurtu egin da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario