Kavafisen POEMA HONEN gaia asko gustatu zait, gaur egun ere horrelako kasuak ematen direlako.
"Fatxada","maskara"... hitzak erabili ahal ditugu horrelako kasuak deskribatzeko. Pentsatzen dugun baino jende gehiagok gaur egun maskara bat jartzen du. Hori bai dela faltsua izatea.
Amorru handia ematen didate itzelezko kotxeak edo itzelezko etxea edo arropa garestia erosten dituztenek eta gero ez dutenek ezer ere ez jateko edo zorretan geratzen dira... Zergatik guzti hau? Erraza da, moda edo zerbait demostratu behar dute. Baina ez diot logikarik ikusten.
Txikia nintzenean banuen lagun bat nitaz barre egiten zuela nire bizikleta zaharragatik. Berak bizikleta berria, polita eta martxak zituen aldapan gora edo behera joateko. Nire gurasoen kotxeagatik barre egiten zuen "cuatro latas" bat zelakoan. Bere gurasoek itzelezko audi bat zuten. Nahi zuten dena erosten zuten eta nahi zuten dena euki ahal zuten. Baina orain dela 2 uda, esan ziguten bilboko etxea bahitu zietela, kotxea baita ere eta ez zutela dirurik. Momentu horretan konturatu nintzen urteetan zehar harro ibili zirela benetan ez zituzten ondasunengatik.
Beste adibide bat nire izeko-osabena da. Etxe bat erosi zuten Burgosen (zergatik ez galdetu, nik bez ez dakit). Ikaragarria, baina haien lana Bilbon zegoen eta semearen ikastola baita ere. Diru eskasa zuten eta nire osabaren amaren etxera (Bilbora) joan behar izan zuten bizitzera. Bizpairu hilabetero amamari dirua eskatzen zioten haien gauzak erosteko eta Burgoseko etxeko hipoteka ordaintzeko. Bapatean pasaden egunean ikusi nuen nire osaba izugarrizko nisan batekin. Berria zen eta erosi berri zuen... Zertarako?
Badirudi gaur egun zeozer demostratu behar dugula. Hoberenak izan behar dugu eta onena izan... Nire ustez guzti honek ez du ezertarako balio. Inori ez diot ezebez demostratu behar eta dudanarekin pozik eta harro bizi naiz.
