sábado, 11 de mayo de 2013

Errege Alexandriarrak----Kavafis

Kavafisen POEMA HONEN gaia asko gustatu zait, gaur egun ere horrelako kasuak ematen direlako.

"Fatxada","maskara"... hitzak erabili ahal ditugu horrelako kasuak deskribatzeko. Pentsatzen dugun baino jende gehiagok gaur egun maskara bat jartzen du. Hori bai dela faltsua izatea. 

Amorru handia ematen didate itzelezko kotxeak edo itzelezko etxea edo arropa garestia erosten dituztenek eta gero ez dutenek ezer ere ez jateko edo zorretan geratzen dira... Zergatik guzti hau? Erraza da, moda edo zerbait demostratu behar dute. Baina ez diot logikarik ikusten.

Txikia nintzenean banuen lagun bat nitaz barre egiten zuela nire bizikleta zaharragatik. Berak bizikleta berria, polita eta martxak zituen aldapan gora edo behera joateko. Nire gurasoen kotxeagatik barre egiten zuen "cuatro latas" bat zelakoan. Bere gurasoek itzelezko audi bat zuten. Nahi zuten dena erosten zuten eta nahi zuten dena euki ahal zuten. Baina orain dela 2 uda, esan ziguten bilboko etxea bahitu zietela, kotxea baita ere eta ez zutela dirurik. Momentu horretan konturatu nintzen urteetan zehar harro ibili zirela benetan ez zituzten ondasunengatik.

Beste adibide bat nire izeko-osabena da. Etxe bat erosi zuten Burgosen (zergatik ez galdetu, nik bez ez dakit). Ikaragarria, baina haien lana Bilbon zegoen eta semearen ikastola baita ere. Diru eskasa zuten eta nire osabaren amaren etxera (Bilbora) joan behar izan zuten bizitzera. Bizpairu hilabetero amamari dirua eskatzen zioten haien gauzak erosteko eta Burgoseko etxeko hipoteka ordaintzeko. Bapatean pasaden egunean ikusi nuen nire osaba izugarrizko nisan batekin. Berria zen eta erosi berri zuen... Zertarako?

Badirudi gaur egun zeozer demostratu behar dugula. Hoberenak izan behar dugu eta onena izan... Nire ustez guzti honek ez du ezertarako balio. Inori ez diot ezebez demostratu behar eta dudanarekin pozik eta harro bizi naiz.

LITERATURA IKASGAIA 2012/2013

Niri asko gustatu zait ikasgai hau. Nire ustez ikasleok jarrera aktiboa izateko aukera izan dugu, hau da, ez zara egon itzelezko txapak batatzen eta gu eserita entzuten. Guk gure papera genuen klasean, ez bakarrik entzule papera, gure nota sortzeko aukera izan dugu. Ez da izan teoria pila bat eta ale azterketa batean kurtsoko nota jokatu, ez. Kasu honetan, azterketak, ausnarketak, moodle, twitter izan ditugu. Gainera gure ikaskideei nota jartzeko aukera izan dugu (Hau ideia polita iruditzen zait, baina ez praktikoa. Argi dago ikasleon artean lagundu egin behar garela eta beti notarik altuena jarriko diogula batak besteari). Asko gustatu zait gaiak, ia gehienak, aurkezpen, bideo eta abarren bidez lantzea. Ulertzen dut jendeari lotsa ematea jendaurrean hitz egitea, baina teknika honek klaseak eramangarriagoak eta interesanteagoak izatea egiten du.
Literaturari dagokionez, liburuak gustatu zaizkit, nahiz eta batzuk paranoia utsa izan. Faltan bota dut "cine forum" antzeko bat egitea liburu bakoitzari buruz. Irakurri ditugun liburu guztiek zeozer bazuten hitz egiteko, komentatzeko, eztabaidatzeko... Adibidez ostiralean Pedro Paramori buruz egin genuen eztabaida antzekoa edo egitea. Horrek bakoitzaren ikuspuntua ikustea eta iritzi ezberdinak ikustea egiten du, baina klaro, bakarrik gutxi batzuek egingo lituzkete gogoz...
Maisuari dagokionez asko gustatu zait klaseak emateko modua. Ideia honak izan dituzu, baina asko ezin izan dira aurrera eraman agian gure erruagatik, baina bestela asko gustatu zait.
Bukatzeko, esan beharra dut niri ez zitzaidala ezer ere ez gustatzen irakurtzea, baina kurtso bukaeran gustua hartu diot, baita interesa ere. Ohitura faltagatik izango zen, baina orain irakurtzea gustatzen zait. Gainera ikasiko dudan karrera aukeratzeko klabea izan da.
Ikasgai moduan: 10 bat daukazu.

GEHIGARRIA
(honek notan influentziarik ez dezan izan...)

Fernando de Lerari dagokionez, ez da pelota egitearren, baina DBH-ko 2.mailatik beti pentsatu dut zure klaseak oso ezberdinak izan direla. Inoiz ez dira izan itzelezko txapak eta ikasleak ixilik eta entzuten. Ikasleok paper garrantzitsua izan dugu. Gainera hitz egiteko eta espresatzeko erraztasuna duzu eta zure metaforak eta momentu filosofikoak itzelezkoak dira. Zenbat aldiz egon naizen bueltak ematen klase hasieran esan duzun zeozerri buruz, edo etxera heldu eta pentsatzen egon... Pena handien ematen didana eta asko ikusi dudana da, zuk asko ematen diguzula eta guk gutxi bueltatzen dizugula. Batzutan "de bueno, tonto" gertatzen zaizu. Nire ustez maisu berezia zara eta ez dut ikusi  15 urtetan bere ikasgaiagatik hainbat eman duen maisu bat. Ez dut ahaztuko euskara tailerragatik, gaur egungo kalakarigatik, sartu zenituen horduak bideoak sortzen eta ideiei bultak ematen...

Errege Alexandriarrak