Literaturari dagokionez, liburuak gustatu zaizkit, nahiz eta batzuk paranoia utsa izan. Faltan bota dut "cine forum" antzeko bat egitea liburu bakoitzari buruz. Irakurri ditugun liburu guztiek zeozer bazuten hitz egiteko, komentatzeko, eztabaidatzeko... Adibidez ostiralean Pedro Paramori buruz egin genuen eztabaida antzekoa edo egitea. Horrek bakoitzaren ikuspuntua ikustea eta iritzi ezberdinak ikustea egiten du, baina klaro, bakarrik gutxi batzuek egingo lituzkete gogoz...
Maisuari dagokionez asko gustatu zait klaseak emateko modua. Ideia honak izan dituzu, baina asko ezin izan dira aurrera eraman agian gure erruagatik, baina bestela asko gustatu zait.
Bukatzeko, esan beharra dut niri ez zitzaidala ezer ere ez gustatzen irakurtzea, baina kurtso bukaeran gustua hartu diot, baita interesa ere. Ohitura faltagatik izango zen, baina orain irakurtzea gustatzen zait. Gainera ikasiko dudan karrera aukeratzeko klabea izan da.
Ikasgai moduan: 10 bat daukazu.
GEHIGARRIA
(honek notan influentziarik ez dezan izan...)
Fernando de Lerari dagokionez, ez da pelota egitearren, baina DBH-ko 2.mailatik beti pentsatu dut zure klaseak oso ezberdinak izan direla. Inoiz ez dira izan itzelezko txapak eta ikasleak ixilik eta entzuten. Ikasleok paper garrantzitsua izan dugu. Gainera hitz egiteko eta espresatzeko erraztasuna duzu eta zure metaforak eta momentu filosofikoak itzelezkoak dira. Zenbat aldiz egon naizen bueltak ematen klase hasieran esan duzun zeozerri buruz, edo etxera heldu eta pentsatzen egon... Pena handien ematen didana eta asko ikusi dudana da, zuk asko ematen diguzula eta guk gutxi bueltatzen dizugula. Batzutan "de bueno, tonto" gertatzen zaizu. Nire ustez maisu berezia zara eta ez dut ikusi 15 urtetan bere ikasgaiagatik hainbat eman duen maisu bat. Ez dut ahaztuko euskara tailerragatik, gaur egungo kalakarigatik, sartu zenituen horduak bideoak sortzen eta ideiei bultak ematen...
No hay comentarios:
Publicar un comentario