Hemen daukagu Hamlet pertsonaiaren kontrakoa. Tipo hau ez da pentsatzen geratzen, tipo honek ekin egiten du. Platonek esango lukeen moduan, honen arima suminezkoa da. Hau da arima honen izateko era propulsiboa da.
2 urte barru hilko dela esaten diotenean, ekin egiten du. Eta metanfetamina "sukaldatzen" hasten da. Eta lortutako dirua bere familiari utziko dio, zeren eta emazteak ez dauka lanik eta 2 seme-alaba dituzte.
Seriea ez dago bat ere ez txarto, baina hirugarren denboralditik aurrera galtzen doa. Asko gustatu zait tipoaren izaera. Eta nire ustez nik ere ekin egingo nuke. Agian modu horretan ez, baina seguru nago nire bizitzako errutinatik aterako nintzatekeela eta beste gauzak batzuk egingo nituzkeela. Adibidez, egazkin batetik salto egin edo mundu osotik bidaiatu. Badakit nire familia ez nukeela lagunduko, baina bizitza bakarra dago munduan eta bakoitzari irauten diona ez badugu aprobetxatzen ez gara zoriontzuak izango. Horregatik nik munduari buelta emango nioke edo Europa osoa bisitatuko nuke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario