viernes, 23 de noviembre de 2012

Gero eta hurbilago, gero eta urrunago...

Nori ez zaio gertatu azterketa baten egonda, galdera ondo erantzuten zaudela pentsatzen egotea, itzelezko parrafada botatzea eta izugarri pozik ateratzea azterketatik, eta azterketa zuzendu ostean ikustean galdera horrek punturik ez daukala? Ba niri bai. Gehienetan uste dugu hurbil gaudela eta gogoz saiatzen gara, baina ondorioak aztertzean konturatu egiten gara atzera egin dugula.


Maitasuna horrelakoa da. “Quien la persigue, la consigue” gaztelerazko esamoldeak dioenez, bilatzen duenak aurkitzen du. Egia al da esamolde hau? Pena bat da, baina ez da egia. Maitasuna etxean daukagun “saltotxo pilota” da. Erosi egiten digute eta pozik ibiltzen gara berarekin etxetik. Hormaren kontra botatzen dugu, lurraren aurka… Asko gustatzen zaigu pilota hori, baina amodioan gertartzen den moduan, pilotak aspertzen gaitu eta ez dugu gehiago nahi. Edo pilota galtzen dugu eta segituan goaz beste baten bila… Edo galdu egiten dugu eta asko gustatzen zaigunez bilatzen ibiltzen gara egunez egun… Gehienetan beraren azken pausuak entzun genituen lekura joaten gara bila, baina nekez ibiltzen gara bilatzen… Egun bat heltzen da non maitasuna bilatzeaz aspertzen gara eta bertan behera usten dugu. Ez zaigu axola amodio kontuak.

Denbora pasatu ahala amodioa ahaztuta dugula, gure etxean arratsaldeko ogitartekoa jaten gaudela, bapatean logelako mahai azpian zerbait zapaltzen dugu. Zer den pentsatzen dugu, baina ideiarik ez. Berriz zapaltzen dugu, borobila dela dirudi, bai borobila da. Momentu honetan da sabelean zerbait sentitzen dugu, deskribaezina, eta irrikaz mahai azpian begiratzen dugu, eta hor dago gure amodioa, gure maitalea…

Guzti hau laburbilduz, gehienetan maitasuna bilatzen dugunean sentsu barik ibiltzen gara nekatu arte eta faltan botatzen ez dugunean agertzen da amodioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario